Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mahometar (30 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan; orobat mahomatar 18 agerraldi, 8 liburutan) izlag/iz musulmana.

Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Mahometar erlijioak eta indiar erlijioak ezin konta ahala herri hartzen dituzte beren baitan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Mahometar emazteek ekartzen duten buruko oihalaren ikastetxeetan debekatzeko legea.  Herria   2004-09-09

Mahomatar urzaleak kristau edanzaleekin borrokatzen zirenean, belarra segaren aurrean bezala erortzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Mahomatar poligamoak emakumez betetzen du bere paradisua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Piratei agindu zien bizitza barkatuko ziela baldin eta kristau fedeaz ernegatu eta mahomatar bihurtzen baziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 33. orr.

Mahomatarren Paradisuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Ekialdeko herri guztiek, mahometarrek salbu, uste dute erlijio guztiak berez berdinak direla.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

Mahometarrak ez lirateke hain musulman onak, batetik herri idolatrarik ez balitz [...], eta bestetik kristauak ez balira, hauek Jainkoaren begien aurrean lehenak direla pentsarazten baitiete haiei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus