Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gehienak magrebtar jatorrikoak dira eta [...] beren sorterrietara bidaliko dituzte. Berria - Mundua 2004-08-26
Azokak exotikoago bihurtu direla begitandu zaio, buru-zapia daroaten emakume magrebtarrak eta begi zabaleko hegoamerikarrak ikusi dituenean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 41. orr.
Gaztea magrebtarra zen. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Etorkin magrebtarren aurkako erasoak. Berria - Mundua 2004-09-25
Barazki-saltzaileak magrebtarrak ziren gehienak, itxuraz ere antzematen zitzaien. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.
Magrebtarren aurkako berrogei bat eraso gertatu dira aurten uhartean, eta 14 lagun auzipetu dituzte. Berria - Mundua 2004-12-18
Bertzalde, Giza Eskubideen Taldeak salatu zuen hiru magrebtarren saltegiei eraso zietela larunbat gauean. Berria - Harian 2005-11-10
“Ez zaituzte ezagutzen, ala?", esan diot, poliziak magrebtar itxurako gizon adineko baten pasaportea behin eta berriro begiratzen zuen bitartean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.