Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, gosari legean, kafesnea prestatu zuen, eta jateko, magdalena batzuk geratzen zitzaizkion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.
Kafea egiten ari zen bitartean madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Kafesnetan bustita jaten genituen madalenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 113. orr.
Esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 82. orr.
Madalena bat bestearen ostetik irensten zuen Txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera. Zer da, ordea, "proustianoa"?: norbaiti magdalena baten usainak gaztetako hondartzako kutixi-txosna bat gogora ekartzea noski. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.
Madalena poltsa itxi nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 84. orr.