Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Jaunak zuen Jainkoak ez zion aditu nahi izan Balaami, eta haren madarikazioa bedeinkazio bihurtu zuen, maite zaituztelako. Elizen arteko biblia Dt 23,6
Madarikazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen ez badituzue eta, ezezagunak dituzuen jainko arrotzei jarraituz, gaur nik erakutsitako bidetik saihesten bazarete. Elizen arteko biblia Dt 11,28
Orduan, bedeinkazioaren lekuan madarikazioa erakarriko nuke neure gainera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.
Eror dadila madarikazioa zure eta zure jendearen gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.
Ez al du heriotza merezi Ximeik, Jaunaren gantzutuari bota zion madarikazioagatik? Elizen arteko biblia 2 Sm 19,22
Entzuten ez badidazue, eta niri ohore emateko ardurarik ez baduzue, madarikazioa bidaliko dizuet, zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut. Elizen arteko biblia Ml 2,2
Kobazuloan edandako sagardoaren zapore zoragarria, berriz, ezin izan zuen ahantzi, eta geroztik, Mariren madarikazio bat balitz bezala, kupelaz kupela hasi zen haren parekorik aurkitu nahian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 50. orr.
Haserre, umeari dohainaren ordez madarikazio bat eskaini baitzion: "Goru bateko ardatz batez ziztatuko du behatza eta hilik eroriko da". Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.
Zaldun batek zezakeela bakarrik madarikazio hori altxa herensugeari muturrean muxu emanez. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 62. orr.
Elearrek madarikazioren batengatik ez zaiela mandorik sortzen esaten dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.
Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.
Newfoundlandekoentzat arrantzako kuoten sistema madarikazioa baita. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 136. orr.
Norbaitek madarikazio bat bota zuen etxeko korridorean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.
Madarikazio bat ito nuen hortzartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Pare bat madarikazio marmarka esan eta gero. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.
Tabakoa betiere falta eta, berriz ere ahapeko madarikazioetan, lehiatu nintzen pertsiana goititzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.
Hans su eta gar aritu zen bere giltza eta ziri bildumarekin, izerditan blai eta ahapeko madarikazio ulertezinak botaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.
Madarikazioa eztitzera saiatuko zen noski. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.
Orduan ere madarikazioak egozten genituen De Gasperiren aurka egin behar genuen lana zela eta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.
Hartara, ez genuen gehiago hitz egiten, arrazoia eman eta gero nire anaiari pare bat madarikazio opa eta lokartu egiten nintzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.
Orduan, madarikazio-hitzok idatzi eta idazkia ur garratzetan garbituko du apaizak. Elizen arteko biblia Zen 5,23
Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarikazio-zina ordaintzeko dirua harturik, Balaamengana joan ziren eta Balaken mezua adierazi zioten. Elizen arteko biblia Zen 22,7
Ibai bazterrean erre nituen madarikazio imintzioak egiten nizkielarik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.
Haren esanak, galegozko eta euskarazko enpatxuan jaurtiriko madarikazio andana, zubira behartu zuen kapitaina. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.
Bien bitartean, guk, izerdi patsetan, madarikazio mordoa erabiltzen genuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.
Madarikazio tankera zeukaten Alkimistaren hitzek. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.
Zerbait esan zidan, neska turkiarrak madarikazio moduko bat zuela edo. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.
isekagai eta madarikazio (3); madarikazio zina (3)
araraten madarikazioa (3); bedeinkazioa eta madarikazioa (4); madarikazioa bota (3); madarikazioa dakarren ur (3); madarikazioa egin (3)