Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lutoa gorde behar baitut oraindik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 93. orr.
Oraindik lutoa zerabilela bidali zizkion geroz eta gutun ausartago haiek gogoratu zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.
Gure amak malkorik isuri gabe ikusi zuen bere iraganaren gainbera eta ez zuen lutorik jantzi harengatik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 213. orr.
Ez da denbora asko lutoa kendu dudala. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.
Lutuz jantzita ibiltzen zen beti. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.
Gizonezkoak beltzez jantzita zeuden, ez lutoz ordea, ohituraz baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Txingarren gainean ez da gelditzen errauts beltz leunak baizik, lutozko satinezkoen antzekoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.
Ehorzketa, hileta-elizkizunak, meza, eskelak eta lutu-jantziak antolatzeari ekin genion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.