Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lurrindu, lurrin(du), lurrintzen 1 du ad lurrinez bete. ik lurrineztatu.

Ahoa lurrintzeko sofistikaziorik ez zuenez, noski, nabaritzen zena emakume gazte bati ahotik zerion usain gozoa zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,17

Eraman beti jantzi zuriak soinean, ez egon zeure burua lurrindu gabe.  Elizen arteko biblia   Koh 9,8

Arnasa sakon hartu eta zorabiatu egin behar zuela zirudienean, berriz ere potoa hartuta lepaldea lurrindu eta alde egiten zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

2 (adiera honi buruz, ik lurrin 2) lurrundu.

Komuneko ispilua lurrindu egin zen dutxako ur beroagatik, eta Pilarrek gorputza lehortzeko xukadera handiaren mutur batez garbitu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Masailetan behera irristatu zitzaizkionak Maitek xukatu zizkion samurki musuzapi lurrindu batez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus