Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lurpetu, lurpe(tu), lurpetzen du ad lurperatu.
Lehenbizkaiko elektrika hariak lurpetu; Ihalar argistatu eta arbolez beztitu; Elbarron-go galzadak, argitu, garbitu eta abar... Herria 2001-11-08
Tximista harrapatu eta bildu, gero eroale metalikoa medio, lurpera edo uretara lotuta dagoenez, han sartu eta lurpetu ekaitzaren indar hori, kalterik ez dezan egin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.
Garagardoa zeukaten hondarrean lurpetuta ezkutuan eta fresko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.
Horrek ez du erran nahi ixildua edo lurpetua dela hainbertze beldur eman duen manu hori. Herria 2005-06-23