Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien mezua. Elizen arteko biblia Erm 10,18
Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan. Elizen arteko biblia Mt 27,45
Mirarien argi ederrez argitzen du mundua, eta benetako izarraren distiraz lurbira osoa betetzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.
-O lurbira guztiko andererik ederrena eta eskergabeena! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.
Lurbirako nazio guztiei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.
Mendebaldeko Europako marinelek itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zutenean, horri esker lurbirako lurralde jendeztatu eta jende gabeko guztietara fisikoki iristeko bitartekoa lortu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.
Amore ere ez zuen eman, horratik, niri berriketa eginarazi arte, hainbat gairi buruz: nabigazioa, radarra, lurbiraren kurbadura, elektrizitatea, entropia, [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.
Ikusi nuen Alkmaar-eko salatxo batean lurbira-esfera bat, hura azkenik gabe biderkatzen duten bi ispiluren artean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
lurbira guztian (4); lurbira guztiko (3); lurbira osoa (10); lurbira osoan (12); lurbira osoko (3)