Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lumaje berdeko hegaztiak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.
Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Bazen beste arrano handi bat ere, hegal tzar luzekoa eta lumaia ugarikoa. Elizen arteko biblia Ez 17,7
Eta smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Paumaren lumajearen edertasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.
Antxetak bere begi lateralak kliskatu zituen, lumajea hanturik zuen eta lodia ematen zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 293. orr.
Noizean behin, luma bat erauzten dut txoriaren lumajetik. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.