Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondamen beldurgarriak, hiri bat edo gehiago eta are eskualde osoa ere suntsitzen dituztenak, esaterako, luiziak, lurrikarak, suzko ekaitzak eta itsaso eta amildegietako uren gainezkaldiak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.
Luizia urak edo izotzak eragin duela uste dute. Berria - Harian 2005-12-21
Itoizko urtegiko maldetan luiziren bat gertatzeko zer arrisku dagoen argitzeko ikerketa. Berria - Euskal Herria 2004-01-18
Ekainean hasten da montzoi garaia, eta orduan, luiziak izateko arriskua handitu egingo da. Berria - Mundua 2006-04-09
Luiziak 150 metroko luzera eta 80 metroko zabalera izan zuen. Berria - Harian 2005-12-21
1979an, Valdepeñasen, itxurabako ekaitz eta erauntsiak, luizi eta alubioi, etxe mordo bat bota eta hondatu zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.
Lubiziak maiz gertatu ohi direla-eta, sare trinko zabal bat ikusi dut labarra luzeran estaliz. Urak lubiziak eragin zituen hainbat lekutan, esaterako, Deba eta Getaria artean Gipuzkoan (errepidea moztuta egon zen). Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.
Goizueta eta Hernani arteko errepidean ere izan ziren lubiziak atzo. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Pitzaduraz mintzatzea ez da zuzena; lubizia gertatu da, baina ez dago inolako arriskurik. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Eta gaua iritsita ezerezean gelditzen diren leku misteriotsuak, basoak, lubiziak edo etsipenak irentsi bailituen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.
Uholdeek eta luiziek populazio mugimenduak eragin ditzakete. Berria - Gaiak 2004-10-31
Euriteek eragindako luiziek etxola eremu bat estali, eta 67 hildako eragin zituzten Bombayn. Berria - Mundua 2006-02-18
Luiziak ikastetxe bat ere lurperatu du. Berria - Mundua 2006-02-18
Luizi batek azpian harrapatu zuen San Bernardo herria. Berria - Mundua 2006-02-25
Luiziak itxitako bideetako bat, zabalik. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Luizi batek Euskotrenen tren zerbitzua eten du Donostian. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Lubiziak dena eramaten du maldan behera, eraikinik sendo eta gotorrenak ere. Berria - Kultura 2004-07-28
Huescan luizi batek eraman zuen pertsona bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Inertzia horiek luizi kulturalak sortzen dituzte: sotoetan erabat galduta dauden liburuak dira horren adibide. Berria - Kultura 2004-07-01
Lehenago ia egunero ozen eta garden agertzen zitzaigun mamua bizitzaren lubizian geratzen zen harrapatuta eta erdi ezkutuan, eguneroko gertakizunek estalirik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 102. orr.
Sugar handi bat lehertu zen hiriko etxeen artean, eta eliza bateko kanpandorrea lurrera erori zen hauts eta garrezko luizien erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.
Liburu batetik bestera, liburuetatik irudietara, irudietatik hotsetara eta hotsetatik liburuetara lerratuz doan luizia, diziplina guztien arteko joan-etorri etenik gabea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.
Pio Barojaren edo Unamunoren estilo vasco loriatzetik abiatzen da diskurtso politikoaren eta ahulezia linguistikoaren arteko luizia nola zuritu ez dakien saio bat baino gehiago. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.
Gurutzaden eragina joera hori lubizi bihurtzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
luizia gertatu (3); luizia izan (4); luizia izan zen (3)
luizien ondorioz (4)