Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begien aitzinean atxikiz Jainkoaren loria eta haren ospea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.
Himnoetan, Jainkoaren loria kantatzen genuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.
Jainkoak har dezala bere lorian eta doluzko sendimenduak familia guziari. Herria 2005-12-08
-Loria zuri, printze Henrike! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.
Laburra da atsegina eta betikoa zigorra, txikia sufrimendua eta azkengabea loria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
Haren eraginez, zikina garbi bilakatu zen nire gogoan, lotsa loria, torturatzailea biktima eta zekena barregarri. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.
Bekatu harengatik gizon hark galdu zuen beretzat eta beste guztientzat mundu honetako justizia jatorrizkoa eta beste munduko loria betierekoa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.
Roman hasi zitzaion obispoari labur-zurrean kontatzen zer gertatzen ari zen eta nola hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.
Loria desiratzen zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.
Baina zer balio die antzina bateko loria zaharrak, zer balio Italia batzeko ahaleginean Frantziaren eta Austriaren aurka isuritako odolak? Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.
Ez ulertua izateko modu bat da loria, menturaz okerrena. Berria - Ekonomia 2004-12-04
Nahiz makur handiagoa den oraino betiereko loriaren galtzea, jatorrizko bekatuak galarazten duena, graziazko legeak bekatu hura kendu arte bataioaren eta penitentziaren bitartez [...] edo beste zerbait gisaz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.
Berriro ere zaldi gainera igoko naiz, eta loriazko egunak biziberrituko ditut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.
Loriazko herioa erdietsi baitzuten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.
Barneko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna Loria deituko dugu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 291. orr.
Hori jakin orduko, gure loria! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.
Nahi nuen norbaiti ene loria erran. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 95. orr.
Zer loria haurrentzat; hortxet bistan ikusten dituzte urteko opor zoriontsu maiteak. Herria 2004-07-22
Loria zen pilotari horien karra eta pindarrak ikustea. Herria 2005-03-10
Pilotari hauentzat denaden laneko eguna zen: hain dira laurak gogotik arizan, bi orenez banabeste eta jende guzia lorian! Herria 2001-06-14
Jean Marc Sallaberry ren familia lorietan da --, ongi etorri egin diote bere hirugarren haurrari. Herria 2001-10-11
Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Erran dautzuet lorietan naizela zuek hemen ikusi-eta... Herria 2004-09-02
UMP alderdian ez dira haatik denak lorietan afera hori hola itzulikaturik. Herria 2004-12-02
Arima eztitu egin zitzaion, eta bozkario eta loria sentipen batek hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.
jainkoaren loria (4); loria lortu (3); loria zuri (5); munduko loria (4); zer loria (22); zeruko loria (3)
loriazko egunak (5)
denak lorietan (8); familia lorietan da (3); lorietan daude (11); lorietan dira (4); lorietan ezartzen (3)