Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lorategiko amañi-lili eta otsagereziondo loretsuak patio osoa inguratzen zuten urki lirainetaraino iristen ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Zuhaitz loretsu baten azpian irribarrez zeudenenak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.
Erleek baso loretsuetan dena zurgatzen duten bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.
Maiatz loretsu huntan, Mendekoste asteleheneko lorea eihartu zaiku. Herria 2005-05-19
Hango zutabe borobilak, apaingarri loretsuz bururatuak, hango leiho zabalak, eguzkiari deika ari zitzaizkionak... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.
Kretona-azal loretsuz estalita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.
Hogei bat urteko gazte loretsuak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Ez da ezer aurreztu behar; esapiderik loretsuenekin apaindu behar dira madarikazioak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
Kaligrafiarik loretsuen eta katramilatsuenez idatzi zuen dekretua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.
Sinadura loretsuko ikuskatzaile batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
kaligrafiarik loretsuen (3); loretsuen eta katramilatsuenez (3)