Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama harrikoa egiten oroitzen dut, amantal loreduna jantzirik eta irratia entzuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 158. orr.
Hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Jantzi luze loreduna zeraman soinean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Pentsakor gelditu da, hormako friso loredunak osatutako hodeiertzari begira. Blancheren soinekoa, loredun estanpatua, Stellaren ohe gainean dago. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.
Oihal loredunak erosi zituen besaulkiak estaltzeko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.
Beheko solairuko egongela hartan geunden, sofa loredunak zituen eta erdian mahai borobil bat. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
Errealitate gordinenak ezkutatzen dituen gortina loreduna, kolore biziko ataria. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 126. orr.