Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kriseiluak igaro ahala, orburu mordo baten loratze mamitsua ageri zen hemen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Euskalerriaren alde aldizkaria (1911-1921), baita haren garaikide Euskal Erria (1880-1918) aldizkaria ere, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran euskal kulturak izandako loratze haren parte izan ziren. Askoren artean «Rataplan» - 72. orr.
Baigorriko kulturaldia eta Nafarroaren Egunaren elgarretaratze anaikorraren ondotik, udaberriak jarraitzen du bere loratze eta fruitutze emankorra. Herria 2004-05-06
Greziarrek "loratzea" adierazteko erabili zuten hitza eudaimonia da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Modu horretan, bizimodu-eredu batzuek gisa loratzea bultzatuko lukete, arbola bati egindako zainketa-mota jakin batek arbola horri handitzen, edertzen, loratzen lagun diezaiokeen modu berean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Bil itzazu Sortaldeko lore distiratsuak, Iparreko loratze zurbilak, belardietako bioletak eta lorategietako arrosak, egizu sorta bat guztiez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.
Loratze-sasoia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.