Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
loradenda (orobat loredenda g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian loradenda agertzen da) iz loreak saltzen diren denda.
Egongelako loreak ihartzen zirenean, sekula ez zitzaion ahazten loradendan sartu-irtena egitea biharamunean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.
Behin kalean, loradendara joan eta lau arrosa erosteko behar zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Arrosa bat erostera joan zen Elosegiren loredendara. Berria - Kultura 2006-03-12
Hura loradendako mutila zela eta ez zuela errurik esaten genion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
loradendako kaxa (3).