Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New Yorkera etorri zenean otorduak eta lo-lekua disketxeak ordaintzen zizkion, eta hori bukatu zenean noraezean geratu zen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.
Izkina batean antolatu genion, belar-pila baten gainean, obispoari lolekua, eta harengandik ez urruti eseri ginen geu ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.
Ezagun batzuk uzten zidaten lolekua. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.
Loleku baino ikasleku bihurtu nuen hura ere. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 141. orr.
Asaldura handia dago kanpamentuko bidexka estuan, zeina alde bietatik hiru mailako kutxaz inguraturik dagoen, hemen Box deritzenak: gure lo-lekuak dira. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.