Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lokazti batean trabatu zela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 66. orr.
Eta barkatzeko kuxidade hura, atariko lokaztia eta bertako lahar eta asun ugariak, baina lan handiegia zela etxea irentsi gabe basoari eustea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.
Egiaztatu ere bai nik neure sonbreilua galdu berria nuela: han zetzan, galtzadako lokazti arrean, pneumatiko batek zeharo birrindua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.
Zirkuituaren albotik pasatzen da ibaia, eta zenbait tokitan lokazti handi samarrak daude. Berria - Kirola 2006-01-08
Paduretako lokaztiak, espermatozoidez eta obuluz beteta egoten dira ekainean, eta erraza izaten da, jakin eta gero, horri erreparatzea: lokazti beltzaren gainean, dena estaltzen duen geruza zuri bat agertzen da ekaineko ilbetean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.
Dena zen posible politikaren lokaztian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.
Izan ere, Irakeko egoera Vietnamgo lokaztiaren antz gero eta handiagoa hartzen ari dela gero eta nabarmenagoa da. Berria - Mundua 2004-05-23