Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lokarri (orobat lotgarri g.er) 1 iz lotzeko erabiltzen den gauza.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Lokarri berdez lotua zekarren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Baina Sansomek lokarri berriak ere eten egin zituen, hariak bailiran.  Elizen arteko biblia   Epa 16,12

Lokarriak hautsi eta handik alde egin, besterik ez zuten nahi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Perimedes eta Euriloko zutik jarri ziren, eta gehiago estutu zizkidaten lokarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Eskuan kutxa tipi bat zuela, lokarri mehe bati lotua eta lepotik dilindan eramaitekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Kaputxinoen abitu luze marroia zeraman, lokarri eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

Galtzak erorita eta zapatak lokarririk gabe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

Ez dakit lokarriak lotzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

2 lotura.

Bata besteari lokarri etenezin batez loturik zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Gure arteko lokarri mehe eta sendo hori eten nahi dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

Alabaina errana da mahai on bat elgarren arteko lokarri bat dela, zinez azkarra, eta eztabaida frango bazkari baten bidez soleitzen dela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Nola asmatuko zuen Marfak esker oneko lokarri batek estekatzen zituela bere semea eta gazte ezezagun hura?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Nazio batasunak sortzen dituen lokarriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Legeak ezarritako erbesteratzeak gizartearen eta hiritar gaizkilearen arteko lokarri guztiak desegiten dituenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Honek iraganarekiko lokarri tradizionalak urratzea dakar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Odola dugu lokarri, eta, hain zuzen ere, odolkide eta errusiar gisa mintzo natzaizue orain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Gure dolumin biziekin batean, opatzen dugu familia guziari, aintzina, segi dezaten beren atxikimendua, lotgarri tinkoa.  Herria   2003-03-20

3 (hitz elkartuetan)

Nire gauzak erlojua, zapata lokarriak, tabakoa, giltzak eta txanpon batzuk ziren. Gizaki libreak bakarrik dira elkarrentzat, zinez, baliagarriak, eta haiek ditu adiskidetasun lokarri tinkoenak elkartzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus