Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lohihartzeko (orobat loihartzeko) iz enborra, besoak eta zangoak estaltzen dituen lan-jantzia.
Ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Eta han geratu zen Josemariren aita, bere loihartzeko urdinekin gure aurre-aurrean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 25. orr.
Basque landscape tipikoa imajina daiteke, fabrika bat, tximiniatik kea, bizikletaz lohihartzekoarekin itzultzen den langilea, han atzean mendia, [...]. Berria - Harian 2005-07-07
Arrantzaleak euren loihartzekoekin jardun ziren baporeetan beharrean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 17. orr.