Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

logiko (orobat lojiko g.er.) 1 izond logikaren arauen araberakoa; logikaren edo argudiatzeko era zuzenaren araberakoa.

Egoeren eta gertakizunen hari logikoari segitu beharrean, buru-hankarik gabeko kaos batek gidatzen omen du nire diskurtsoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Esaldien ordena logikoa eta argitasuna zaindu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Jende logikoa da hori; baina oso logika sinplekoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

Eta hortik ondorio jakin bezain logikora iristen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Psikologia kolektiboak [...] ez du materia logiko huts-hutsaren gainean operatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Normala eta logikoa iruditzen zitzaien denei hark egiten zuena egitea. Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.

Hain logikoa, hain berezkoa da gizonarengan oinazeari, gaixotasunari, tristeziari ihes egitea!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Logikoa baino ez da, hortaz, liberalismo arrotza espainolen artean ez errotu izatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.

Zaldi bakarreko zalgurdi hura hain zegoen modu logikoan egina, ezen, ehun urte ibili eta gero, batera hondatu baitzitzaizkion pieza guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

2 logika formalaren arauen eta legeen araberakoa.

Estoikoen teoria logikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Kategoriak Aristotelesen testu logikoen artean kokatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.

XVI. mendean agertu ziren lehenbiziko aldiz Aristotelesen aurkako jarrera logiko eta filosofikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Jainko hau printzipio logiko eta metafisiko bat da, munduaren azalpen razionalerako ezinbestekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Egia logikoa oinarri logikoen arabera egiazkoa den proposizio abstraktua, orokorra, da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Psikologian, adibidez, konduktismoak bat egiten du, oro har, Positibista Logikoen programarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Enpirista logiko gehienek Estatu Batuetan aurkitu zuten babesa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Hortaz, indukzioaren arazoa, indukzioa razionalki sendoa -logikoa, cogent- ez izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Beharrezko baldintza logikoa da halako adigaietan kontraesanik ez dela egon behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 116. orr.

Arrazoimenaren erabilera logikoaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

3 iz logikaria.

Aristotelesengandik hona izandako logikorik handiena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

Kurt Gödel matematikari eta logikoa, beldurrak hartua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

4 ez-logiko izond

Konstante logikoen esanahia behin betiko finkatuta dago logika bakoitzarentzat; konstante ez-logikoek, aldiz, interpretazio desberdinak onartzen dituzte interpretazio-eremuaren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Konstante ez-logikoen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Sinbolo ez-logikoen interpretazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus