Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta logikarik ez duten kontuak ez dituk logikoki gertatzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.
Honek totalitarismoaren logika nagusiarazten du demokraziaren izenean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.
Globalizazioa modu horren logika hauxe baino ez da: apartheida mundu osoan antolatzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.
Desiraren logika honekin egituratu ditugu euskaldunok gure jatorrizko kulturaren eduki asko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.
Denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.
Logikak agintzen duena esaten hasi beharko nuke: lotsa sentitu nuela, edo nazka, edo hutsune sekulakoa nire barrenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Logika berari jarraituz, lau mila ken lau berdin mila, eta bederatzi ken bi berdin ederatz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 246. orr.
Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Logika perbertso honen arabera, maitasunaren exijentzia traizioa zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.
Orduan logika garbiak harrapatzen gaitu azpian, eta logika garbiaren arabera, zuria ez dena beltza da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Txikienaren mailan, zioen Bohrrek, ezin zen geure logika arrunta aplikatu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.
Betor zentzu komunaren politika eta bertsolariaren logika hautsia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Hizkuntza bat ikasten ari zarenean faltan bilatzen duzu sinplifikazio gehiago, logika piska bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.
Giza logikaren, bere burua handitu eta bere boterea ezarri nahi duen bekatuzko giza logikaren kontrakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Aristotelesen logikak pentsamendu finituaren logika dirudi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.
Proposizioen logika eta logika elementalaren funtsezko tresnak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Funtzio-sinbolorik ez badago, logika honi predikatuen logika ere esaten zaio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
Logika formala zertan datzan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.
Logika bat izateko lehenengo elementua hizkuntza formala da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Halako zientziak Logika transzendentala izena beharko luke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.
Gottlob Frege, Bertrand Russell, Alfred N. Whitehead eta Ludwig Wittgenstein-en logika sinboliko sortu berria, logika matematikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Logika, adibidez, hizkuntza irekia da, onartzen baitu hizkuntza metalogikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.
Logika bat izateko lehenengo elementua hizkuntza formala da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.
desiraren logika (3); egiaren logika (3); itxuraren logika (6); logika aplikatua (3); logika berezia (3); logika berri (3); logika elementala (3); logika eta zientziaren (4); logika ezarri (3); logika formal (3); logika formala (3); logika garbiak (3); logika guztien arabera (3); logika hutsa (5); logika hutsez (4); logika klasikoaren (3); logika orokor (3); logika orokorra (6); logika orokorrak (12); logika orokorraren (3); logika transzendental (4); logika transzendentala (6); logika transzendentalak (4); logika transzendentalaren (9); proposizioen logika (5)
logikak agintzen (3)
logikaren aldetik (3); logikaren arabera (10); logikaren barruan (5); logikaren historian (3); logikaren ikuspegitik (4); logikaren ikuspuntutik (3); proposizioen logikaren (3)
batere logikarik (3); inolako logikarik (5); logikarik gabe (4); logikarik gabeko (4)
logikatik kanpo (6)