Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

liztor (orobat listor g.er., lixtor g.er. eta miztor g.er.) 1 iz Erlearen antzeko intsektua, hura baino lirainagoa, lagunartean bizi dena eta abaraskak egiten dituena (Vespa vulgaris edo Vespula v.). ik listafin.

Euli eta liztorren hegaldi urduriak. Erlea ez bezala, liztorra ez da galtzen, ez da hiltzen eztena barruraino sartuagatik ere, eta, beharra izanez gero, bigarrenez ere saiatuko da zu ziztatzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 17. orr.

Miztorra lorez lore dabil, hegalak segundoko auskalo zenbat aldiz astinduz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Liztorra, finean, oldartzailea da, borrokalari sutsua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.

Teilatua ia jasota zegoen liztorren abarasken eraginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Liztorrak ziztatu balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 133. orr.

Liztor batek ez zion ziztada handiagorik egingo Sergiori.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Charlie liztorra zirikatzen ari zen, eta liztorrak ez zuen hura soilik eztenkatzen, baizik eta gu guztiok eztenkatzen gintuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Liztorrek bezala inguratu ninduten, sua sastrakan bezala zirtaka.  Elizen arteko biblia   Sal 118,12

Liztor txiki batek jarritako arrautzetatik sortzen dira koskoilo horiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Maradonak behin eta berriro esan ditu liztorren habiak astintzeko modukoak.  Berria - Kirola   2006-04-04

2 irud/hed

Apirilaren 26an, Condor Legioko liztor itzelek Gernika suntsitu zuten iluntzean Ernest eta Martha Guadarrama mendietako fronte lerroen bisitan ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

Zerua argitu ez argitu zegoen artean; lau liztor beltz zetozen hiri aldera; hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Hain emakume ederra izanik, liztorrik ez zaio sekula faltatu inguruan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ehizako hegazkinak ikusi ditudanean, pasatu al zait burutik hasperen samurrik? liztor ezten zorrotzak bururatu zaizkit.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

4 (izenondo gisa)

Sorgin liztor haren gaiztakeriak ez zuela harritzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liztor arrunt (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus