Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogeita hamabi lizentziamendu kontatu ziren unean gizona bere gutuna ukaitean kexatu zen, eskupean zeuzkan tresna eta ekaiak birindika aurtikiz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
Lizentzamendua indargabetua izan da, enplegatzaileak beharko zuelako lan ikuskariaren baimena ukan aitzinetik; Biarritz Culture kondenatua da langilearen berriz hartzera, kanpo egon den denboraldiko soldat guzien itzultzera eta 20 000 Euro damu domaiaren pagatzera. Herria 2004-09-02
Bidean zebilela, lizentziamendu gutuna eskuan, lan-eskaintzen bulegoaren parean geratu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 195. orr.
Aurreko bi lizentziamendu boladetan kanporatu langileak hurbildu ziren Etxarrira. Ahurtiko PEP (Pupilles de l'Ecole Publique) zentroko lau begiraleen kontra lizentzamendu prozedura bat idekitzen hasia duela zuzendaritzak erran du CGT sindikatak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.
Baionan iragan zen lehen graduko Prud'hommes auziak erran zuen arrazoin ekonomikorik ez zela lizentziamenduen esplikatzeko, eta enpresa legez desegina izanki, AGS lizentzamendu kutxa damu domaien pagatzera kondenatu zuen. Herria 2004-11-25