Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egungo joerei jarraiki (hanburgerrak, fish&chips, patata frijituak, moules et frites, saltxitxak, izozkiak, umeentzako litxarreriak, pizzak...), janari gehientsua neke handirik hartu gabe irensteko moduan salduko da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Brandya, likorra eta litxarreria ugari izaten nuen armairuan gordeta. saski erraldoi batean gaseosak eta litxarkeriak saltzen zituen andre bat izaten zen bertan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 128. orr.
Azukrezko litxarreria mexikarrak erosi eta banatzen dizkiet. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.
· Mutikoak litxarreria pila bat aipatu zion: erregaliza, melaza, gominolak, azukre hautsa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Gozotegiek eta txarkuteriek, adiera zabalean, geroz eta litxarreria (bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere) gehiago ekoitziko dituzte. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.
Ez jan litxarreria gehiegi, gero afaldu egin behar diagu eta. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 12. orr.
Baina orduan, neurri batean behintzat, libre ginen horrelako eragozpenetatik, heriotzara kondenatutako gaizkileek litxarreria batzuk, kondena oraindik ziurra ez zenean debekatuak zituztenak, libre dituzten bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.
· Nostalgia edo dena delako litxarreria hori sentitu dut, bai, aitortzen dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 180. orr.
Litxarreria postu bat ote dago Kursaaleko atarian? Berria - Kultura 2004-08-26
Nire "litxarreria kutxatxoa" goian utzi dudanez, [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.