Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irri eta txalo egin zuten filologogai literaturzale gazteek. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 127. orr.
Gizon literaturzalea bera, idazleen babesle eta mezenas. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.
Poetez fio ez den literaturazale baten bedeinkapenaz. Berria - Kultura 2004-05-13
Biok ginen literaturazaleak eta biok geneukan erlijio eta filosofia gaietarako gustua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
Luigi semea, ordea, literatura zaleago zen, sufre ustiatzaile eta saltzaile baino. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.
Unamuno utzirik, hizkuntza espainolaren izpiritu goratasunaz testuak erruz bil daitezke, poeta, literato, literaturazale, kritiko modernoen artean, dotore askoak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 145. orr.
Jakina, literaturzale amorratuak bertsio osoa behar du. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.