Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
literato 1 iz literatura lanen idazlea, literaturagilea.
Lehen erromantizismo frentseseko literato gailena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.
Ortega filosofoa da; Unamuno literato bat, informazio filosofiko handiarekin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.
Bere herrikideek letragizontzat daukate, literatotzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.
Filologo gisa idatzia dago datorrena, idazle -edo literato- gisa baino askozaz gehiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.
2 (izenondo gisa)
Bidaiari literatoaren ikusmen biziarekin . Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 10. orr.