Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak, lirdinga eta odolezko barne-sare trinkoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.
Orduak behar izan ditut bareen lirdinga kentzeko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.
Marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 245. orr.
Dena lirdingaz bete beharrak amorru pixka bat ematen zuen batzuetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 35. orr.
Hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura, biziaren iturritzat goretsi ohi duguna, neure bizian lehenengoz ikusten nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.
Ipurdia ondo jasota eta hankazabalik jarri du; haren bulba gorri eta lirdinga dakust nire ezkutalekutik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Heineken botilen kristal berdeak ez du keruaren garratza ostentzen atetzarraren goma lirdingak klik egiten duenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
· irud/hed Filosofiaren teologizatze lirdinga. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.