Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
linotipista (orobat linotipizta g.er.) 1 iz linotipoa erabiltzeko lanbidea duen pertsona.
Idazteaz gainera [...], linotipista lana gustatzen zitzaidan gehien: letrak letrekin elkartuz zer nolako aukerak sortzen ziren ikusteak asko eragin zidan betidanik izan dudan hizkuntzarekin jolasteko nire jarreran. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 323. orr.
Parisen ibili zen, egunez inprimeria batean linotipista eta gauez ikasketak egiten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
2 (izenondo gisa)
Hauk ginituen lehen lanak irarkolan: aintzinetik guk igorri textuak joak baitzituzten astearte goizerako bi gizon linotipiztek, behar ginituen guk denak irakurri. Herria 2001-10-25