Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zortzi urterekin, limoiak saltzen hasi zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Labana bat erabiliz, limoia zuritu eta azal pixka batez igurtzi zuen edalontziaren ertza. Bai, limoi zurrupatuak ziren bihotz eta amodio kontuak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.
Haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.
Autoan zure perfumearen limoi lehorra beste zerbaitekin nahasi da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.
Sagarrak eta madariak, limoi berantiarrak eta mahaspasak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.
Limoia pontxean bezain erreak bukatu genuen ia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.
Edateko, berriz, garagardoa limoi freskagarriarekin. Berria - Kirola 2004-06-16
Esnea amaiturik teak limoiaz behar zuen nahi eta nahi ez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.
Limoi tea eskatu zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 158. orr.
Bikarioaren emazteak limoi-edaria ekartzen zigun Zu hurbiltzean, perfume sakon baten limoi usainak usaimena baino barruragoko zerbait ukitu dio Luisi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.
Eguna joan ahala, limoi azal eta oliba hezurrekin nahasiko zen zerrautsa. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.
Limoi pusketa hartu eta aizto txiki batez bi zatitxo egin zituen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 166. orr.
Merkatu nagusiaren inguruetako bankuetan hainbat saltzaile esertzen ziren, limoi saski banarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.
Gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.
Lorategian ezpelak, erramuak, limoi arbola. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Horrelakoak ziren koadro guztiak, esan zuen, berde eta grisak, limoi koloreko belauntziekin, eta emakume arrosekin hondartzan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.
Limoi ur hotza emakumeentzat prestatua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
Safok, bere eskuez hartu zuen maitalea eta jendetzatik aparte eraman, taberna batera, limoi-ura kanelarekin hartzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
"Campary" bat, limoi-ur tanta zenbaitez bataiatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
· Limoi erdiaren ura, gatza, eta olioak olibarena behar du izan Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.
Ur berozko poltsak, limoi zukua eta termometroa bi orduz behin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.
limoi ur (13); limoi ura (12); limoi uraz (3)
laranjak eta limoiak (22); limoiak kantari (4); limoiak kantatzen (4); limoiak kantatzen hasi (3)