Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.
Zoruan itsatsita zegoen goma likatsu bat. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.
Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Alkandora kendu eta titiak miazkatu nizkion, esperma likatsua bere titiburuen inguruan zabalduz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.
Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Eguzkiak pago gazteen kimu zorrotz eta likatsuen gainean dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.
Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Ez nuen alde egiteko kemenik, ez nekien nola libratu amaraun likatsu hartatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela; baina liskatsua eta ondo beratua dagonean, burdinaren inguruan lekeda bezala itsatsita geratuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.
Emakume busti likatsuak katuka joan ziren lehorrera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 124. orr.
Komunetatik har luze likatsuak irteten ziren. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Nire gorputz honek gogoan ditu izandako erorikoak, burezurrean izandako hausturak, koma aldi siropa bezain likatsuak, ospitalean emandako gauak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.
Begiratu likatsua bota dit, susara dagoen behiarena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 67. orr.
Rock sinfonikoaren atzamar likatsuetan nengoen harrapatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.
Eta isiltasun hura likatsua iruditu zitzaion Matiasi, laranja-ura bezala. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Eguzki likatsu hura... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Gero, ilargia, ilargi likatsua, baina izarrik ageri ez, egurats gandutsuegi hartan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
Egurats likatsua... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Bonboiak txiki-txiki eginda azaldu ziren mutilaren azpian: likatsu ateratzen ziren kutxatik, tirriki-tarraka Jaioberri bat herrestan dabil, likatsu, ez baitute miazkatu. Likatsu neukan azala eta nahikoa lehorturik begiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.
Pikea baino likatsuago sentitzen nuen ahoa. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 77. orr.