Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Likarekin ehizatzen irakatsi behar didak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 130. orr.
Demagun, txoriak ehizatzeko kanabera eta likazko tranpez deus ez dakien norbaitek topo egiten duela mendian arma horiez hornituta dabilen ehiztariarekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.
Metroz ibiltzeak ezartzen duen lika izaten da hori. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.
Ahurrari orduan lika ikusezin baten gisako izerdia ateratzen zaio, aise antzematen ahal zaiona urre edo zilarrezko txanpon bat ezarriaz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.
Ile kiribila likaz lisatzen saiatzen zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.
1976ko udaberri hura, aldiz, lika bezala daramat erraietan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 93. orr.
Baina preso dago dagoeneko gabiraiaren erretinan, erretina horri likari baino atxikiago, zeren gabiraiak ez baitio gehiago jaregingo. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Oskolik gabeko barraskilo baten antzerako zerbait baizik ez naiz, pentsatzen zuen, lika, beratz, hauskor, zaurigarri. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.
Behin, uda egun sargori eta lika batez, Sintrako jauregian biaotan zegoelarik, lorategi bat ikusi zuen amets artean, zuhaitz eta lorez betea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Gehiago edo gutxiago eskukaturiko gorotz-pikorra, mila bider oratu den ore lika. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.
Harkaitzetako zuloak atzapar iletsuko itsas armiarmaz, malba-koloreko itsas izar likaz likaz eta sabelalde gorriko karramarroz betetzen ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Oskolez, zuringo eta gorringo likaz erabat zikindurik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 123. orr.
Izerditan blai zegoen Cesar, bizkarra erabat lika eginda, eta errua, pentsatu zuen, bere jakarena zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.