Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
librepentsamendu (orobat librepensamendu) iz erlijio gaietan norbanakoaren arrazoiaz beste irizpiderik ezagutzen ez duen filosofia doktrina.
Garaiko giro eta planteamolde esentzialisten propioa da "erlijiositate" orokor hori [...] librepentsamenduan eta laizismoan bertan ere nabarigarria XIX. mendean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.
Diotena diotela, gizonaren etorkizuna ez dago erabakirik hankak oinarri sendo baten gainean tinko finkatzen ez dituen bitartean, gaztaroan librepensamenduak eragindako amets ustelak bazter utzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.