Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bostehun libera eskaini zion amaren altzari eta arropen truke. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.
Hala, esaterako, euro batek 166,386 pezeta eta 6,559 libera balioko zituela ezarri zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.
Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Gauean jendetza hori bera daramate Baionara hamabina liberatan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.
Ehun mila libera xahutu omen zituen Zainab anderea lortzearren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.
5.000 liberatako isuna. Berria - Mundua 2006-04-14
-Esan, Marcel, ehun sosean saski hau, eta lau liberan bestea, bederatzi libera eman behar diat guztira, ezta? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Gogora zetorkion nola iritsi zen Havrera, eta nola hamabost libera baino ez zituen aurkitu muki zapiaren korapiloan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Libera bateko eta biko txanponez betetako biribilki batzuk. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.
Miliun eta ehun mila libera zahar banatu dire azienden priman herritarreri. Herria 2001-09-20
Eskuak bost ehun liberako biletez hanpaturik. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
Hiru liberako ezkutuak, paperean, zilarrezko hiru liberako ezkutuak baino lau bosten gutxiago balioko luke. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Andreasi hartutako ehun liberakoa mukizapian bildu kontu handiz eta korapilo egin zion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 74. orr.
1816tik 1970era, Britainia Handiko dirua libera zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Libera bakoitza 20 txelin ziren, eta txelin bakoitza 12 penny. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Ginea, berriz, 21 txelin ziren, hau da, libera bat eta txelin bat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
1970ean, sistema hamartarra hartu zuten, eta libera 100 penny izatera pasatu zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Zure hemezortzi txelin eta hiru pennyekin, izango ditugu hiru libera, bederatzi txelin eta zazpi penny. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Libera bat eta hamazazpi txelin dauzkat etxean, eta bulegoan libera bi eta sei txelin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.
Gerran itzel sufritutako mutila, abiada batean ehun liberako erregai-upelak altxatzeko gai zena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.
Uztailaren 6an 750 liberako ezpatarraina harrapatu zuen, hura plazera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.
Frantses liberak, daniar koroak eta irlandar librak (otsailean debaluatua) eraso gehiago pairatu behar izan zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
1995ean, frantses liberak eraso gehiago pairatu behar izan zuen, eta Frantziako Bankuak beste diru-murrizte bat egin behar izan zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Hirurehun mila libera esterlin balio zuen altxorrak Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Galiarrek Erroma hartu zutenean, mila libera urre besterik ez zuten aurkitu han. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.
Hogeita hamar libera urre eskatu diot guztiaren truke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.
Halako gisaz non jakin dudan leku segurutik 200.000 libera urre zor badituela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.
libera balio (8); libera berri (3); libera diru (3); libera eman (6); libera ematen (3); libera eskaini (3); libera eskatzera (3); libera eskura (3); libera esterlina (8); libera gostako (3); libera pagatu (3); libera urre (3)
frantses liberak (3)
hiru liberako ezkutu (4); hiru liberako ezkutuak (5); hirurogei liberako isuna (6); liberako billete (5); liberako diru (4); liberako errenta (4); liberako ezkutu (6); liberako ezkutuak (5); liberako isuna (6); liberako isuna ordaintzen (4); liberako maileguak (3)