Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lezio (orobat lekzio g.er., lekzione g.er. letzione g.er. eta lezione g.er.) 1 iz ikasgaia; eskola.

Liburua eguneko lezioan zabaldu eta, maisuari eta aldizka liburuko orrialde zabalduei begira egon arren [...].  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.

Lezio argi eta errax bakar batzuetan analisi iraultzailea erakusten nien guztiei.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Miradorean alde batetik bestera ibiltzeari ekiten genion Arteari edota Filosofiari buruzko lezioa hartzen nion bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.

Ikasleek lezioa hartzen zioten elkarri, aurpegi serioarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Youngen ideia bikaina, bestela bezala lezio batean jaurtia, ahazturik edo lozorroan gelditu zen, harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte; aipatzen dugu gaur Young-Helmholtz hipotesia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Halako batean, bere lezio "metodiko harrigarrian" ari zela [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Eta lezio asko bazen, eta bada, ikasteko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Ez dira lezioak, solasak baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Lezio ttiki bat plajioari buruz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 94. orr.

Guri "glotodidaktikako" lezio ematera zinez eta gogoz heldu zela adierazi nahiko zigun nonbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Taldea eskutik edukitzeko soka noiz askatu jakite hori zen Perikok falta zuena, karreran ikasi gabeko lezioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

2 irakaspena, ikaskizuna.

Kalamitate asko bizi eta nozitutako gurasoengandik jaso genituen lehen lezioak, urte ttiki haietan lezio handiak, gerora zintzo aplikatzekoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Bistan da autoestimako lezio ederra eman ziola amari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Hori da ere obra hunen xarma, letzione emaiteari uko eginik, misterioa nagusitzerat uztea etxerako bidean...  Herria   2001-01-18

Eta guztietatik lezio bat atera nahi du alemaniarrak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.

Riañok erakutsitako lezioa ez dugu oraindik ikasi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Juanmak, tamalez, are lezio gogorragoak ere ikasi ditu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 152. orr.

Zer lezio ikasi duzue Berangon, Irunen eta Elgoibarren izandako eskarmentuetatik?  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dussel jauna [...] lezio emaile zaharkitu horietako bat da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Begiak igurzten dira, eta aurrez sufritzen da gramatika lezio tristeagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.

«Venezuelak demokrazia lezio bat eman dio munduari», adierazi du Kolonbiako presidente Alvaro Uribek.  Berria - Mundua   2004-08-18

Mila esker duintasun lezio honengatik.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

Tere Irastortzaren hitzaldi-lezioa entzuteko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus