Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira, azkenik, lexikalizatuta dauden aldaerak eta, nire ustez, bere horretan utzi beharrekoak direnak: ba eta ez bada, barik eta ez bagerik, bialdu eta ez bidaldu, [...]. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 194. orr.
Guztiz lexikalizatuak dauden bet-betan, bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun, kuxkuxean... sail honetakoak dira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 31. orr.
Guk hona bikoiztapen lexikalizatu batzuk baino ez ditugu ekarriko: adi-adi (egon), birrin-birrin (egin), [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 29. orr.
Ekosistemak mantentzeko arauak hizkuntza txiki horietan barneratuta daude, ekosistema nola mantendu lexikalizatu egin dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Izan ere, irri eta mirri bezalako esapide lexikalizatuak gogoan, hitz pare berriak sortzea denon eskueran dago. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 51. orr.
Esamolde lexikalizatu hauek ez dute hitz elkartua sortzen, baina egitura bateratua dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 148. orr.