Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ukitu gabe ere gauza bakoitzaren laztasuna edo leuntasuna garbi-garbi dator nire ukimenaren oroimenera. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.
Gogoan du haren ilearen leuntasuna, arintasun luma baten antzekoa bere hatzen artean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 249. orr.
Cadinek artileak, flanelak, kotoiak ukitzen zituen, ehunaren leuntasuna eta malgutasuna egiaztatzeko asmoz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.
Baina esnatzen naizenean oraindik sentitzen dut haren bular sendoen leuntasuna larruan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.
Eta lizunkeria ez da gorputzen edertasunaren eta leuntasunaren bizioa, gorputzezko plazerak neurriz kanpo maite dituen arimarena baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.
Musu baten leuntasun epela zuen aireak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.
Hatz-muturrak, aurpegi lokartuaren aldameneko burkoaren gainean ezarriak, barnerantz bihurtuta zeuden pixka bat loaldiaren leuntasunean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
Amodioak sorgortua sentitu zen, harik eta Hamidak bere besoetatik leuntasunez baztertu zuen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.
Erreka ere isilik zegoen, leuntasunez egiten zuen aurrera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.
Leuntasunez errefusatu zuela, zakarkeriarik gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.
Hatz batekin nire hatz bakoitza ferekatuz joan zen, oso poliki, leuntasun handiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.