Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auto-gurpilek burrunba egiten zuten lanbro leungarrian zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.
Haien ahalmen leungarriak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 113. orr.
Baina hori leungarria besterik ez zen, eta kalteak bere hartan irauten zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.
Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Amorruaren leungarri, protesta bat egiten saiatu zen: enbaxadatik ekarri dizkidatela ziurtatu didate. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.
Horrek «zinkunstantzia leungarri garrantzitsuak» ikusi eta 27.000 eta 14.400 euroko isunak galdegin zituen. Berria - Mundua 2004-12-22
Akusatuaren adimen urritasuna argudiatuz leungarri gisa. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Ama ardoa erretiratzen hasten zenean, aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion, leungarri eta guzti, tragotxoa eskatzen baitzuen beti. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.
Leungarri eta goitizenik gabe aipatzen zuen gaitza, astrozitoma gaizto bat nuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Ziurtzat jo dezakegu kasu horietan ere, heriotza zentzumen guztietatik sartzen denean ere, urruntzaile bat dagoela, leungarri bat: ideologia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 112. orr.
Baina hori leungarria besterik ez zen, eta kalteak bere hartan irauten zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.
Apenas erabiltzen duen modalizaziorik: komeniko litzateke, beharko genuke eta antzeko leungarririk. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Galeperra ahoan txiki-txiki egin eta gero, inolako leungarririk espero ez duen ehiza-txakurraren moduan.Horrelako idazleak [...] azalera ekartzen du mundu honetako gure izanaldi hainbatetan mingots eta gogaikarrian nonahi aurkitzen diren izaera hotz, arrunt eta xehen hondoa; zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz, batere estalgarri edo leungarririk gabe erakusten ditu mundu guztiaren begien aurrean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.