Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak niri lagundu nahi nonbait eta, Louvreko eskulturak ezagutzen ez ditudanez, nire roboten aldera lerrarazten du gonbertsazioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.
Uste horretara lerrarazten gaitu hain zuzen bilduma honetako gutun guztietan ageri den gisa horretako akatsen ugaritasunak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Oinaze eternal batera lerrarazi nahi banauzu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 448. orr.
Deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
Bide hori [...] ezinbertzekoa izaten dela, bai usu eragintza handienekoa ere, neska nahi delarik galbidera lerrarazi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.
Gure arimak amoltsutasunaren zirrara eztietara lerraraziak zituen lilura halabeharrezko hura. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.
Begietara so ginaudela, Arantxak abantailoski ordezkatzen ahalko ninduela zioen bitartean, esku ahurra papoan lerra arazten zidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.