Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lerragune 1 iz bertan lerratzeko arriskua duen gunea.
Autobus hori berria zen, bidea bere elurretik garbitua, lerragune batzuekin halere han hemenka. Herria 2005-04-21
2 bertan lerra-kiroletan aritzeko prestaturik dagoen gunea.
Portillon elur lerragunean barna, 3 kilometrako tunel bat eta 28 bihurgune lazgarrien ondotik, agertu zauku Euskal Herria iduriko bazter berdetsu ederra. Herria 2005-06-02