Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ernest Hemingway eta haren lehenengo emaztea Frantziako Havre portuan lehorreratu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.
Anartean, Aliatuen armadak leihorreratzen dira eta Parisen sartzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 116. orr.
Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.
Ontzitik lehorreratu berria nintzen San Franciscon. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
Hor lehorreratzen dituk gabarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.
Orduan bakarrik lehorreratu zen txalupa.· Jesus Galindez dakarren hegazkina Habanako aireportuan lehorreratu da, 1950eko maiatzean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.
Ezin izan du tripulazioa lehorreratzeko baimena lortu. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 53. orr.
Cadizko portu barruan sartu, gizonetako batzuk lehorreratu, hiriari su eman, hamaika ontzi handiri tiro egin eta hondora joanarazi eta gero ihes egin handik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.
Kaxak lehorreratu eta hantxe itxaroten egongo zen talde bati eman behar baitzizkien. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 119. orr.
Orain ingelesek nahi duten guztia lehorreratu ahal izango dute, portu bat dute eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.
Asteazken gauean, salbamendu taldeetako helikoptero bat itsasora amildu zen, Selendang Ayu-ko eskifaia lehorreratzeko lanetan ari zela. Berria - Gaiak 2004-12-14
Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen. Elizen arteko biblia Ez 27,33
Argazkia ateratzen utziko zioten, baietz, hara Tom bere aitaren txalupa lehorreratuaren ondoan eskua txakur baten lepoan daukala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.
Laurentek lehorreratuen gaineko agintea hartu zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.
· Lo-kuluxka baterako gonbita egin diete lehorreratu berriei ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 27. orr.
ontzitik lehorreratu (3); portuan lehorreratu (4)