Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lehoi (orobat lehoin g.er., leoi g.er. eta leoin g.er.) 1 iz ugaztun haragijale handia, ilea hori-gorria, eta isatsa luzea eta ile motots batean bukatua duena, Asian eta Afrikan bizi dena (Panthera leo).

Basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.

Lehoi arra bezala / makurtu eta etzaten da, / edo lehoi emea bezala: / nork egin aurre hari?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 221. orr.

Timnako mahastietara hurbiltzen ari zenean, lehoi gazte bat irten zitzaion orroka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Hartz edo lehoi basatiak.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,17

Zeuok hil dituzue profetak ezpataz, lehoi amorratuak bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 2,30

Lehoi goseen erpe eta atzaparretarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Nondik edo handik lehoi baten larru zahar bat lortua zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.

Lehoi baten eta bufalo baten arteko borrokaldia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Lehoi baten zuloan sartzea bezala zen Henneren etxean sartzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 36. orr.

Lehoi-tximadun jakintsuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehoi aurpegiak, gizonen eta emakumeen aurpegiak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 144. orr.

Baliteke gu lehoi burua duen sagua izatea, baina hobe da hori arratoi aurpegia duen lehoia izatea baino.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 263. orr.

Lehoi ehizan bildutako ebatondoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Unibertsitate batean eman behar zuen hitzaldi batera zirkuko lehoi hezle jantzita agertu omen zen behin Gomez de la Serna.  Berria - Kultura   2004-07-23

Lehoi domadorea?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

3 lehoi-eme (orobat lehoieme)

Lehoiak harrapatzen eta zatitzen zuen ehiza lehoi-eme eta kumeentzat, harrapakinez betetzen zuen bere haitzuloa.  Elizen arteko biblia   Na 2,13

Makurtu eta luze etzaten da lehoiaren antzera, lehoi-emearen antzera.  Elizen arteko biblia   Has 49,9

Lehoi eme beltzarana dirudi kirru mataza horrekin.  Berria - Kultura   2004-08-12

Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

4 lehoi-zulo (orobat lehoizulo)

Gero, harri bat ekarri eta lehoi-zuloaren sarrera itxi zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Gero, Danielen salatzaileak ekartzeko agindu zuen erregeak, eta lehoi-zulora jaurtiki zituzten beren emazte eta seme-alabekin batera.  Elizen arteko biblia   Dn 6,25

Lehoi-zulora hurbildu eta barrura begiratzean, eserita ikusi zuen Daniel.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,40

Lehoizulo bat ematen du etxeak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

5 urrezko lehoi Veneziako zinemaldiko sari nagusiaren irudia.

Europako hiru film eta Hego Koreako bat dira faboritoak Veneziako Urrezko Lehoia eskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-09-11

Mike Leighen Vera Drake filmak irabazi du Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Lehoia. herria¬

Veneziako Mostrako Urrezko Lehoiaren irabazlea.  Berria - Kultura   2004-09-17

Eisenmanek bere ibilbideagatik jaso du Urrezko Lehoia.  Berria - Kultura   2004-09-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus