Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asturiasko meatzari batzuk ekarri zituzten, leherkarietan espezialistak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 26. orr.
Katedrala ipurdiz gora botatzeko lain leherkariren eskaera egin nionean, erotu egin ote nintzen galdegin zidan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.
15 kilo leherkari zituen bonba-autoa. Berria - Mundua 2004-09-10
Indar haundiko lehergailua, 50 kilo leherkariz osatua. Herria 2005-12-29
Teoria pixka batekin batera, leherkariak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun, eta pistola, errifle eta subfusilekin ere egiten genituen tiro-saio batzuk aldian behin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Leherkariz beteriko autoa AEBek Tikriten duten basetik gertu lehertu zen. Berria - Mundua 2004-04-25
Barruan eramango duen material arriskutsua ez da erregaia edo leherkaria izango, aldizkari bat baizik: Avengers 113. Berria - Mundua 2004-07-25
Aldean zeramatzan leherkariak zartarazita, ekintzaile suizida batek bere buruaz gain Israelgo segurtasun indarretako gutxienez hiru kide eta zibil bat hil zituen atzo Gazako Eretz kontrolgunean. Berria - Mundua 2004-01-15
Leherkariak jaurtitzeko erabili zen kamioia leherraraziz erantzun zion AEBetako Armadak erasoari. Bi leherkari zeuden ezarrita gas likidoa gordetzen duten biltegian, ordu erdiko tartez lehertu zirenak. Berria - Mundua 2004-04-25
Poliziaren arabera, detonagailu eta leherkari zantzuak aurkitu dituzte etxean. Berria - Mundua 2004-03-28
Polizia iturriek ez zuten atzo zartarazitako leherkari mota edo kopurua jakinarazi. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Gogora bedi sudurkariak herskariak badira ere ez direla leherkari izaten. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.
Leherkari guztiak dira herskari, baina herskari guztiak ez dira leherkari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 108. orr.
Grimm-ek pentsatu zuen hots hau bikoitza ez ezik leherkari hasperendua ere bazela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.
Ingelesik ez dakien hizkuntzalari batek nire ezpainetatik cat "katu" hitza grabatuko balu, lehenik bukaerako leherkari hasperendun batez eta gero leherkari glotalaurreko irekigabe batez, datu fonetikoek ez diote esango forma aurkariak diren ala ez. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 167. orr.
leherkari batek eztanda (3); leherkari mota (8)