Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehentxeago esan dugunez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.
Lehentxeago Calvino zuen bidelagun, orain Leo Perutz du mahaikide, gero Joseph Roth hunkigarriarekin egin nahi luke topa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.
Lehentxeago pasaporte bat nola lortuko nenbilen, Iraketik ihes egin ahal izateko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.
Iluntasuna aipatu dut lehentxeago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 190. orr.
Hara sartua zen lehentxeago. Inguruan, agabeak, hondarra eta, urrunean, mendi gorriskak besterik ez, lehenxeago iruditua zitzaidana baino urrunago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.
Lagunak lehentxeago sentiarazi zion emozioak balditurik zeukan oraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.
Laurak eseri ziren Peterrek lehentxeago ekarritako aulkietan eta biolinak besagainetara ekarri zituzten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.
Eleazar zeramatenek gogorkeria bihurtu zuten lehentxeago agertu zioten biguntasuna. Elizen arteko biblia 2 M 6,29
Apur bat lehentxeago, kapitulu berean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.
Mamua bizpahiru oren lehentxeago oldartu zitzaion gazte hartan gorpuzturik zegoen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.
Doi-doia egunsentia baino lehentxeago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Estudiora iritsi baino lehentxeago, gelditzeko keinua egin zion polizia batek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Gailurra baino lehentxeago, leize bat zegoen, eta hantxe gelditu ginen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.
Bera munduratu baino apur bat lehentxeago. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.
Berriro ere azoka hutsari begiratu eta ez zuen lehentxeagoko desesperazio hura sentitu. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 65. orr.
Lehentxeagoko tipo bera. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 139. orr.
Lehentxeago edo geroxeago alde batera edo bestera egitera behartuta zegoen, zirt edo zart egitera, ez zuen ihesbiderik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.
Lehenxeago edo geroxeago izateak, nolanahi ere, ez du axola handirik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 29. orr.
Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Igotzen den guztia lehentxeago edo geroxeago jaitsi egiten dela dio esaerak. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Zientzian, berriz, edonork daki Ebere lana beste batek gaindituko duela lehentxeago edo geroxeago. edonork daki bere lana beste batek gaindituko duela lehentxeago edo geroxeago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.
argitu baino lehentxeago (3); egun batzuk lehentxeago (6); gauerdi baino lehentxeago (3); hartu baino lehentxeago (4); hasi baino lehentxeago (7); hil baino lehentxeago (7); hilabete lehentxeago (4); iritsi baino lehentxeago (3); lehentxeago agertu (3); lehentxeago ala geroxeago (3); lehentxeago edo beranduxeago (5); lehentxeago edo geroxeago (27); lehentxeago esan (8); lehentxeago hasi (3); lehentxeago ikusi (4); lehentxeago sartu (3); ordua baino lehentxeago (4); sartu baino lehentxeago (3); une bat lehentxeago (4)