Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak zera uste izan zuen, ni pertsona hain meneragaitza ere ez nintzela eta, elkarrekin astebete eman ondoren, berriro dena leheneratuko zela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.
Errege galtzadak eta Erdi Aroko zubiak leheneratzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Aurton beste 380.000 euro erabiliko ditu zenbait udalerrietako lur kutsatuak leheneratzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
AEBek 1979an moztu zituzten harremanak leheneratzeko inolako zantzurik ez du erakutsi Ahmadinejadek. Berria - Harian 2005-06-26
Lesioak zituen sagu baten giharrak leheneratu zituzten molekula horiei esker. Berria - Gaiak 2004-05-11
1990eko hamarkadan gainbehera utzitako inteligentzia sistema leheneratzen saiatzen ari da Bush. Berria - Mundua 2004-08-22
Irakeko petrolio azpiegitura leheneratzeko kontratua eskuratu zuen enpresak, zuzenean, inolako lehiaketa publikorik gabe. Berria - Mundua 2004-08-03
Japoniarren hegazkinek ohar edo gaztigurik gabe, ezkutuan, jo zuten erasoa Pearl Harbourren obra biziak leheneratzen ari zen ontzidi estatubatuarraren aurka. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 233. orr.
Frankismoaren biktimak moralki eta ekonomikoki leheneratzeko legea. Berria - Mundua 2006-01-07