Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
legendario 1 izond legendari dagokiona, elezaharretakoa, alegiazkoa. ik legenda 4.
Bera ez zen izan erregetzarako gai, ezta ezpata legendarioaren jabe izateko dina ere. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 54. orr.
Orain dela gutxi arte historikotzat jo izan den ondoko pasadizo legendario xelebre bezain odoltsu honi zor zaio izen aldaketa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.
Orreagako borrokaldi historiko legendarioarekin zerikusirik izan zuten pertsonaia asko ezagutzen ditugu... Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.
2 guztiz ospetsua, gogoangarria. ik legenda 5.
Ben Webster saxo jotzaile legendarioaren Once in a while estandarraz. Berria - Kultura 2004-05-09