Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
leatxun (orobat leatzun) iz ipar belar zamak besagainean garraiatzeko tresna.
Haste haiendako tailuz belar epaiteak, belar idorraren pentzeetatik ekartzeak bizkarka, leatxunak deitu tresnekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.
Halaber, garai hartan etxeko labeetan egiten baitzen asteroko ogia, alorretatik ere sartzen ziren bestalde ogi azauak, leatxunetan horiek ere. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.
Artetik erraiteko, ez dugu guk orga bat ezarri baina orga parea, haixtur parea eta leatzun parea erraiten dugun bezala betiko haritik. Herria 2001-08-02