Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiorraren hitzak ez zituen eteten sugandilen zaratatxo motelak baino, haiek teilatutik erori ahala, asaldu-ikarak beren hanketako bentosak laxarazirik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Preseski, berant bada berant, onartu eta baieztatu ditu hango ganbarak herritarren eskari horietarik zenbait bederen gainean duten aztaparra laxaraziz nolazbait. Herria 2005-05-26
Libratzen dizkiote tigreari begiak... abiatzen da hura ehizaren gibeletik, harrapatzen du... hurbiltzen dira ehiztariak, handik aitzina, tigrearenganat, zaldiz; laxarazten diote ehiza, begiak berriro estaltzen dizkiotela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 208. orr.
Fenomeno fonetikoak, alternantziak sortzen ez dituen gainerako kasu guztietan, hitzak lotzen dituzten gramatika loturak laxoarazten ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 201. orr.