Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez. Beheko danborrak laurehun bira eman dituenean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 165. orr.
Davidek aurrera egin zuen laurehun gizonekin. Elizen arteko biblia 1 Sm 30,10
Liburu bakoitza laurehun eta hamar orrialdetakoa da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Artileriako mila eta laurehun pieza. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.
Laurehun artista inguruk parte hartuko dute aurten Aitor Urdangarin margolaritza lehiaketan. Berria - Kultura 2004-06-08
Lau ehun bazkaltiar hurbil, gaitzeko giro ona. Herria 2003-04-24
Berrogeita hamar eta hirurehun edo laurehun ale bitarteko argitalpenak izango ziren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 353. orr.
Beste laurehun eta gehiago gatiburekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
Bil itzazu israeldar guztiak niregana Karmel mendian, bai eta Jezabelen mahaian jaten duten Baal sasijainkoaren laurehun eta berrogeita hamar profetak eta Axera jainkosaren laurehunak ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,19
Laurehunetik gertuago hirurehunetik baino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.
Ilaretan eginak daude barrakoiak, ia laurehun guztira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
"Berrehun eta berrogei gramo galdu ditut azken aste honetan", edo "kilo eta laurehun irabazi ditut", zehazten zuen don Pedrok. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Baalen profetak, berriz, laurehun eta berrogeita hamar dira. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,22
Seiehun eta laurogei kaxa egunean, hiru mila eta laurehun astean, ehun eta hogeita hamasei mila urtean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 152. orr.
Bostehun kilometro, laurehun eta laurogeita hamar, laurehun eta laurogei, laurehun eta... edozein momentutan gerta daiteke edozein ezbehar. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.
Horazio eta Virgilioren aroa baino laurehun urte geroago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.
-Ia laurehun urte dira ez dudala jan -erantzun zion mamuak-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.
Aurreko laurehun urteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Zeruko bere orbita osoa laurehun eta laurogeita bost egunetan egin ondoren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.
Lursail horrek zilarrezko laurehun txanpon balio du. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.
Prezioa baieztatu zidan, laurehun libera eskura. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.
Laurehun eta berrogeita hamar franko geratuko dira arropa garbitzeko, gastu xeheetarako eta zinemarako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.
Sari ederrak badira irabazteko, lehena lau ehun eurokoa. Herria 2004-07-08
Nire eskudiruaren moldaketa, berriz, pixkanaka egin dezaket, egunean hirurehun edo laurehun dólar. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 55. orr.
Bi mila eta lau ehun tona ardi gasna. Herria 2002-08-08
Laurehun tona bakailaoren gainean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.
Laurehun kilo garagar-hazi zilarrezko berrogeita hamar txanponetan. Elizen arteko biblia Lb 27,16
Porlanez betetako laurehun kiloko bidoi batera kateatu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Laurehun eta berrogeita hamar kilometro gogor haiek eta hegazkinean iragandako ordu luzeek leher eginak utzi gintuzten. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 140. orr.
Mirenen baserritik laurehun metrora beste bat zegoen, zahar-zaharra. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.
Eraikin horiek ezkerreko espaloiaren ertzean hedatzen dira laurehun metroan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.
Hantxe utziko zuen ibai handia, laurehun versta luzean handik behera etorri eta gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.
Hirurehun-laurehun oineko aldea bazegoen almadiatik Poshkavsk herriaren sugarretara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.
· Langileak hirurehun-laurehunekoren bat ziren, baina poliziak ere asko ziren Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.
Reykjavik sarraskitu zuten, lapurreta ugari egin eta laurehun bat islandiar hartu esklabo. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.
Orain dela laurehun bat urte Leitzan eraikitako etxe dotore bat da Maxurrenea. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.
Laurehunen bat gizonek jarraitu zioten David. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,13
Tours Angelutik laurehunen bat kilometrora dago. Berria - Kirola 2004-12-07
Laurehun bat verstako tartea zen (426 kilometro), eta trenak egun erdia beharko zuen haraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.
Laurehun mila gudari ziren, gerrarako trebatuak. Elizen arteko biblia Epa 20,2
Ondorioa da laurehun edo bostehun mila lagun egongo zirela, zuhurtziak mesfidati izatera eramaten gaituen zenbakia, alegia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.
Emazte ohia eta biok salmentatik ateratako dirua erdi bana egitekotan geunden, eta bankuan laurehun mila dolar aski eta sobera izango ziren azken hatsa eman arte bizitzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
Laurehun mila aletik gora saldu ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.
bainuontziko laurehun tapoi (3); hirurehun edo laurehun (3); laurehun bat urte (3); laurehun gizonekin (5); laurehun lagun (3); laurehun libera (4); laurehun metro (4); laurehun mila (9); laurehun mila gudari (3); laurehun tapoi (3); laurehun txanpon (4); laurehun urte (16); laurehun urtez (4); mila eta laurehun (8); mila laurehun (5); zilarrezko laurehun txanpon (3)