Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsa liteke agian Miltonek latin eta greko gehiegi zekiela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.
Frantsesa, latina eta ingelesa ziren ene ikasgaiak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 93. orr.
Zeren hiru lagun sartu ginen elkarrekin latin ikastera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.
Latina berpiztearen alde eta kontrako argumentuak kontsideratu nituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Baina latin pixka bat ikasiak ginen bederen, laugarren batxilerrean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.
Viruela latineko variola hitzetik dator, eta larruje nabarra esan nahi du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.
Latineko irakasle batekin izandako liskarren ondorioz. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.
Hau da, 'Jainkoagandiko jarioa', latinera spiritus gisa itzulia. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.
Ab ovo esamoldea latinetik hartutakoa da, noski, eta arrautzatik esan nahi du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 153. orr.
Mintzaldi labur bat egiten zigun latinez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Haren liburu gehienak atera ziren lehenik gaztelaniaz edo latinez, bat edo beste portugesez. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.
Arabieraz otoitz egiten züen, gük elizan latiz egiten günüan bezala. Herria 2004-03-11
Latin eta grekozko prosan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.
Elizako errentez idatzi dudan latinezko liburuxkan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.
Bost urte nituenerako Ovidio irakurria nuen, latinezko jatorrizkoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 54. orr.
Latin goxo bat, errexa, denen menekoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Frantsesa eta Probentzala, esaterako, biak latin arruntetik sortuak dira, latin arruntak Galiako iparraldean eta hegoaldean izan zituen bilakaera desberdinen ondorioz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 240. orr.
Ea zer bilakatu den frantsesez latin klasikoko e hura. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.
Eskolastika Erdi Aroko latin hilaren filosofia da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.
Alferrik Agerreren latin joria, doktore gehienenaren gainetik zegoena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.
Epaileek barre egin zuten haren salmoen latin landerraz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.
Nazioarteko merkataritzaren hedapenak, nolanahi ere, Erdi Aroko latin-kristau herriaren mugen barnean bakarrik indartu zituen merkatariak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.
San Tomasen latin hizkera latza, liraina zeukan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.
'Zer pasatzen zaik, Goio?' galdetu nion Latin klasean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.
Latin azterketa batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 167. orr.
Frantsesez, latin izenetik gertuago, globicephale noir da, edo baleine pilot. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 185. orr.
Latin sintaxiaren erabileraren plazerretik zetorkidan errabia hori. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 51. orr.
Latin-gramatika batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.
Latin literaturako irakasle bati entzundakoa ekarri nuen harira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 24. orr.
Ni latin eta frantses irakaslea nintzen, erdi kolegioan, erdi lizeoan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Marcosek pentsatu zuen "mutlare" hitza latina dela eta bokal batzuk laburrak direla eta beste batzuk luzeak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.
Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.
Latin jazz ekitaldi didaktikoa Latin jazz gauek, esaterako, berebiziko garrantzia hartu dute mundu osoko jazz jaialdietan. Berria - Kultura 2004-03-10
Be-bop arinean maisuak dira (latin jazz pieza pare bat egin arren). Berria - Kultura 2004-07-06
latin arrunteko (4); latin jazz (5); latin klasikoko (3); latin pixka bat (3)
latina erabili (4); latina eta grekoa (4); latina ikasi (4); latina ikasten (3); latina izan (3)
latineko irakasle (3); latineko irakaslea (3); latineko klasean (3)
latinera itzuli (4)
latinetik dator (3)
latinez idatzia (3); latinez idatzitako (4)
latinezko esaldi (3); latinezko hitz (5); latinezko hitzak (6); latinezko hitzetik (4); latinezko izen (4); latinezko izena (4); latinezko lan (3); latinezko testuak (3); latinezko testuaren (4)