Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin ziren luzaroan egon elkar larriki iraindu gabe. Damu zuen hain larriki bekatu egin izana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.
Istiluak, aldiz, larriki areagotu dira azken urteotan, eta ez bereziki festetan, baizik eta asteburuetan. Berria - Harian 2005-08-11
Guretzat, baina, behar-beharrezkoa da giza eskubideak larriki urratu dituen legea lehenbailehen aldatzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Sri Lanka erresuma larriki joa izan da abendoaren 26an gertatu izigarrikerian: "Tsunami" deitu desmasian. Herria 2005-04-21
Zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.
Eskolatze berezirik izan ez balute […], larriki bakarturik eta ezgai jarraituko zuten gazte autista haiek, adimen eta jatorri onekoak izan arren haietako asko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.
Kanner motako haur gehienak atzeratuak dira, askotan oso larriki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
197 presuna arinki kolpatuak, 22 larriki eta lau hilak. Herria 2001-09-06
Manexek larriki zauritutakoaren itxurak egin zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.
"Mignon!", oihukatu nuen, ezin larrikiago, laguntza eske. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.
Enpresa horrek ez ote duen ingurumena larrikiegi kolpatuko. Herria 2002-10-03
Larriki aipatzeko, erakusketa, irri ixitorio, dantza, bertsu eta kantuek dute Musikaren egunen 14 garren edizioa osatuko. Herria 2003-05-01
larriki gaixo (10); larriki gaixotu (9); larriki gaixotu zen (8); larriki zauritu (17); larriki zauritua (9); larriki zauriturik (8); oso larriki (6)